
- Zumaian euskaraz saldu KATALOGOA hemen

- Eskaerak egiteko: 943865025 eta gero 109 (Xabier) edo 110 (Josune)
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
- Errotuluak euskaraz jartzeagatik diru-laguntza. Eskaera-orria

- Tabakoaren kartelak: dendetarako eta tabernetarako

- Zerbitzua hobetzeko errezeta (aholkuak): euskaraz

- Janari-dendetan eskatu euskaraz kartelak (ogia, fruta eta barazkiak, arraina eta haragia): hemen

- Arlokako hiztegiak:
- Menuak
- Higiezinak
- Ile-apaindegiak
- Lotura interesgarriak: www.merkatari.net
MERKATARIAK EUSKARAZ, ETA ZU?
Urteak dira Zumaian merkataritza euskalduntzeko plana martxan dagoela. Herriko merkatariek ahalegin handia egin dute zerbitzua euskaraz emateko. Hainbat kanpainatan parte hartu dute, errotulazioa eta kartelak euskaraz jarri dituzte.... Eta azken urteetako lan hori nabaria da herrian.
Behin baino gehiagotan entzun izan diegu, ordea, hizkuntza bezeroak markatzen duela, eta gertatu izan dela, bai merkataria eta bai bezeroa biak euskaldunak izan arren, salerosketa gazteleraz egitea. Bitxia, ezta?
- Aholkuak euskaraz badakiten bezeroentzat
1- Askotan errazegi etsitzen dugu euskaldunok, eta ez gara ohartzen solaskideak euskaraz ez hitz egin arren, askotan euskaraz esandakoa ulertzen duela. Guk euskaraz egiten badiegu, gainera, ulermena hobetzen lagunduko diegu.
Inkestako datuak 1 
2- Harrigarria da "kafesnea", "bi kaña" edo antzeko esaldiak ez ulertzea. Benetan hala bada, euskaraz eskatuta ikasteko aukera ematen ariko zara. Garrantzitsua da euskaraz errepikatzea; agian ez zuen ondo entzungo, eta benetan ulertzen ez badu, esango dizu eta konturatuko da bezero askorentzat euskara garrantzitsua dela. Bestela, euskararik behar ez izatea justifikatzen arituko ginateke.
Inkestako datuak 2 
3- Garrantzitsua da telefonoz "¿Diga?" esaten digutenean euskaraz erantzutea; agian jakingo du, edo ulertuko du, behintzat, gero beharbada gaztelaniaz erantzun arren. Bestalde, kanpoan eta ezezagunekin ere lehen hitza euskaraz egiten badugu, adierazten ari gara badakigula euskaraz eta harremana euskaraz izateko prest gaudela.
Inkestako datuak 3 
4- Merkatariek nola agurtzen duten oso garrantzitsua da euskaraz ikasten ari direnak animatzeko orduan. Ikasle askok uste dute ondo ikasi arte ez litzatekeela erabili behar; ez da horrela, eta saiatu beharra dago praktikatzen, euskara erabiliz ikasten delako, beste hizkuntzak bezalaxe.
Inkestako datuak 4 
- Zumaian euskaraz! triptikoa

- Janari-dendetan eskatu euskaraz kartelak (ogia, fruta eta barazkiak, arraina eta haragia): hemen

