Ziur gaude behin baino gehiagotan ez dakizula zer oparitu urtebetetzeetan, urteurrenetan... Edota ez zaizu ezer burura etortzen gabonetako zapatetan jartzeko.
Zumartian plataforma eta Zumaiako merkatari eta ostalaritza elkarteak, bere bezeroen gogobetetzea zainduz, ekimen berri bat kaleratu dute. Gaurtik aurrera elkartean dauden 120 dendek, tabernek eta jatetxeek ZUMAIA OPARITU txartelak izango dituzte.
Diseinu zaindu batekin, opari txartela gutun-azal batekin izango duzue , zuen oparia era dotore batean prestatzeko. Opari txartelak zuk nahi duzun zenbatekoarekin eta non gastatu behar duen lekuarekin bete ahal izango duzu. Iraungitze data establezimenduaren irizpidearen arabera izango da.
Urtebetetzeetan, urteurrenetan, gabonetan... ZUMAIA OPARITU


